Rodriguez aterki denda, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Mikel Goñi)
Era eta tamaina guztietako aterkiak saltzen dituzte Rodriguez aterki dendan, horixe izan da bere adierazgarririk nabarmenena 1917an ireki zutenetik. Hain zuzen, Galiziatik iritsi zen Maria Eugenia Rodriguezen aitaren osaba bat eta harena izan zen ideia. Zorroztaile lanak egiten zituen, eta aterkiak konpontzen zituen. Halaxe ireki zuen laban eta aterki denda, Cuchilleria Rodriguez izenarekin, Urbieta kalean. Hura erretiratu zenean, hogei urteren ostean, Maria Eugeniaren aitak hartu zuen denda, eta ondoren, Maria Eguneriak berak, bere senar Jose Ramonekin batera.
Horrela bada, ehun urtez bizirik iraun ostean, erretiratzeko garaia heldu zaie oraingo arduradunei, eta dendarekin jarraitu nahi duen inor agertu ez denez, hilabete gutxiren bueltan itxiko dute.
Maria Eugenia Rodriguezekin egon da IRUTXULOKO HITZA, dendaren historia errepasatuz, eta erreportajea argitaratuko du ostiraleko astekarian.