Naroa Agirreri omenaldi beroa egin dio Donostiako Atletikok
Naroa Agirre pertika-jauzilariak (Donostia, 1979) 25 urte egin ditu Donostiako Atletikon, eta klubak omenaldi berezia egin dio asteburuan. Bere kirol ibilbideko une gogoangarrienak gogoratu dituzte, bere lehen jauzitik hasita azken txapelketetararte. Bideo omenaldi ederra egin diote kirolari donostiarrari. Txikitako argazkiak eta txapelketa askotako bideoak elkartu dituzte Naroa Agirreren ibilbidearen laburpen hunkigarri bat osatzeko.