GBC-Bartzelona eta GBC-Tenerife partidetarako sarrerak
IRUTXULOKO HITZAk Gipuzkoa Basketen datozen partidetara gonbidatu nahi zaitu. DELTECO GBC-FC BARTZELONA LASSA eta DELTECO GBC-IBEROSTAR TENERIFE partidetarako sarrera bikoitz bat dugu harpidedun eta sustatzaileen artean zozkatzeko. Bi partidak Illunben izango da; lehenengoa, urtarrilaren 2an, asteartea, 18:30ean; eta bigarrena, urtarrilaren 7an, igandea, 18:00etan.
Bidali harpidedun edo sustatzailearen izen-abizenak, auzoa eta telefono zenbakia zozketak-irutxulo@hitza.eus helbidera edo deitu 943 467236 telefono zenbakira. Parte hartzeko azken eguna: abenduak 19.