Koadroaren eta artistaren omenez
Jose Ramon Amondarain artista donostiarraren Espazioaren barrea (Gernika) erakusketa ikus daiteke San Telmo Museoan. Picassoren Gernika koadroari eskainitako omenaldia da, bere 80. urteurrenean. Bi errealitateren gainean bideratutakoa da: batetik, sormen-prozesuari, ikerketari eta sormen-mekanismoei buruz hitz egiten du, eta, bestetik, ezintasun bat erakusten du: hainbat alderdi eta garapen piktoriko erakusteko ezintasuna, jabetza intelektualari buruzko egungo legeen interpretazioaren ondorioz. Otsailaren 4era bitarte bisitatu daiteke.