Itsas emakumeen inguruan hitz egingo dute emakumeen etxean
Itsasora begira ikuspuntu feminista batetik izeneko hitzaldia eskainiko du Patricia Martinezek ostegunean 19:00etan emakumeen etxean. Itsasoari lotuta bizi izan diren emakumeak izango ditu hizpide.
“Nork ez du entzun inoiz gure kostaldeetako emakumeen indarraz eta askatasunaz hitz egiten?”, galdetu dute. Azaldu dute emakume hauen esperientziak prekarietatean eta ikusezintasunean egon direla eta gaur egun ere badaudela:”Langile nekaezin hauen papera ez da aitortu. Hauek etxeko ekonomia eta komunitatearen garapena sostengatzen zuten, hau da, arrantzarako egitura eramaten zuten”. Gaineratu dute hitzaldiak itsas gizarteetara ikuspegi feminista batetik hurbiltzeko aukera eskainiko duela.