BideHuts zigiluak hamarkada ospatuko du, Intxaurrondon
Hamar urte bete ditu BideHuts zigiluak, eta behar bezala ospatzeko Mirailak bilduma argitaratu dute. Durangoko Azokan aurkeztu ondoren, zuzenera eramango dute emanaldi berezi batekin. Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego, Nire, Sacco, Jupiter Jon eta Inoren Ero Ni taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Intxaurrondoko kultur etxean (21:00). Sarrerak agortuta daude.