Marraztearen pasioa
Lorena Martinez irundarraren erakusketa ikus daiteke Aieteko kultur etxeko Ilustratzaileen Txokoan. Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoaren ikasketak egin zituen, baina bere benetako pasioaz jabetu zen 2000. urtean. Lorategiak diseinatzeari utzi eta ilustrazio lanari ekin zion. Erakusketan, inspiratzen duten objektuak eta liburuak erakusteaz gain, askotariko lanaren erakusgarri diren liburu, ilustrazio eta collage-ak ikus daitezke. Martxoaren 11ra bitarte bisitatu daiteke.