LAB: “Zubietako errauste planta eraikitzen ari diren langileak arriskuan daude”

zubietaLABek bi salaketa aurkeztu ditu Zubietako errauste plantaren lanak direla eta. Horietako bat obran bertan egokitu dituzten lau dorre-garabiengatik jarri du. “50 metroko erradio batean baitaude, zenbait unetan 500 langile lanean egotea espero den eremu batean”. Beste salaketa jarri dute langileen lan ordutegiarengatik: “Hain zuzen ere, Teco Zamora enpresak ez du lan egutegirik eta egunean hamar orduko lanaldia dute langileek, astelehenetik ostiralera gutxienez”.

Lau dorre-garabiak hain eremu txikian egonda, eta langile kopurua handia izanik, obran lanean ari diren pertsonak “bizi arriskuan” daudela uste dute, “etengabe hainbat karga airean daudelako aldi berean, langileen gainean. Koordinazio arazo batek karga bat erortzea ekarriko luke, horrek ekar ditzazkeen ondorioekin”. LABeko Gipuzkoako Eraikuntzako arduradun Mikel del Valleren hitzetan, “egoera honi gehiegizko lanaldiak batuz gero, koktel arriskutsu baten aurrean gaude, langileen bizia arriskuan jartzen duena. Obrak lehenbailehen abian jartzeko erabaki politikoak arrisku bizian jarri ditu langileak”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend