Nahikari Otaegi, preso ohia. (Argazkia: Malen Aldalur)
Irailean geratu zen aske
Nahikari Otaegi Amarako preso ohia. Lau urte eta erdi pasa ditu kartzelan Segiko kide izatea egotzita. Arrazoi berarengatik atxilotu zituzten beste zazpi gazte donostiar ere, horietatik sei Aske Gunean. Otaegik bere burua aurkeztu zuen Aranjuezeko espetxean (Madril, Espainia), eta zazpi hilabeteko alabarekin sartu zen kartzelara hiru urteko semea kanpoan utzita. Sakabanaketak haurrengan duen eragina gertutik ezagutzen du Otaegik
Berarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk eta ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa irakurgai.