Urte gerri on
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Urte aldaketa honek zure hobera egingo du, aurten lortuko duzu nahi duzun hori, baldin eta lortzen saiatzen bazara, jakina. #StopMetro #BorrokanGeldituBarikSutagar Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Urte eder honetan euriz euri ibiliko zara eguzkiaren bila. Ez ahaztu aterkia, babesgune ederra izaten da eta. #OrainItsasoaGara #KlinKlanKlinKlanEuriTantaEuriTanta Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Willis Drummond Dokan, eta zu berriro ere sarrerarik gabe! Hoixe urtea hasteko modu bikaina! Tira, ohiturak aldatzea ez da hain erraza. #OkotzekoZuloraino #Kokoteraino Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Kostata baina iritsi zara urte eder honetara. Zeure urtea al da? Mendia eta parranda tartekatzeak lagunduko dizu buru altxatzen. #ApoApun #Mengela Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Dokan Anarik duen kontzerturako purpurina kenduta izan nahi duzu… tira, nahia ez da beti ezina. Itsasoko ura lagungarria da ileetan itsatsitakoak askatzeko. #Diamotsu #Trunpaie Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Dbuseko txartela askotan galdutakoa zara. Makina bat aldiz ordaindu behar izan duzu esku diruz… Dbusetik Dbizira pasatzeko garaia da! #Bizibixi #BiziOreina Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Gabonetan irakurtzeko zenituen bost liburutatik lau oraindik apal gainean dituzu baina lasai, egiten duen eguraldia aprobetxatu dezakezu eta zure lagunekin batera irakurketa taldea osatzeko aukera paregabea duzu! #irakurrialahil Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Dokako kotilioiko serpentina eta brilantina guztiak kentzeke dituzun honetan…. txutxumutxuak sortzea beti da aukera bat egun triste hauek pixka bat alaitzeko… zure gidoilari sena martxan jartzeko garaia da. #txutxumuxu #haundiya Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Parte Zaharreko zure etxe ponpoxoan frantses familia batek urte zaharra pasa ondoren, zure familia kanporatu nahi duzu madrildar bikote batek errege magoen desfile ikus dezan. Berdin jarraitu eta dirutza egiteko aukera duzu 2018an ere. #gEUROezordain #pisudirustifikoak Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Gabonetan gozatzen ari zara sare sozialetan argazkiak jarri eta jarri… zure egoak ez du mugarik! Sansebastianak arte iraun zenezake argazkirik igo gabe baina… ba al dago poema liburu batetik hartutako poemak feizbuken jartzea baino gauza hoberik? #egoaebakibanio #poeta Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Fitxaketa asko, bai, aukera asko, bai… baina kalabaza ugari! Urtea ez duzu zuk nahi bezain ondo hasi, beraz, badakizu… ordu gehiago gimnasioan, crossfit-eko beste taldean apuntatu eta gehiago kruasantzera! #muskulumuskullu #libururikezeskerrikasko Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Gabonetan ahotsa galdu duzu guztiz… baina ze gustura! Kantujira hor edukiko duzu hilean behin zure EGOa asetzeko baina hobe duzu danborrari barruan mikro bat jartzea gehiago entzun zaitzaten! #garaigogorrak #mikroitxia Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Zu zara guztion egunak argitzen dituen argi bihurri bezain maitagarria. Goiari eustea baino behiari eustea erabakitzen duzun zapaburu liluragarri. #EginEzazuBeharDuzuna