Urte osorako mendi irteerak antolatu dituzte
Antiguako Mendizaleen Elkarteak 2018ko mendi irteeren egitaraua prest du. Lehenengoa hilaren 14an izango da: Legazpi-Aizaleku-Gabiria. Bigarrena urtarrilaren 28an izango da: Bidarrai-Larla-Arrosa. Otsailean, berriz, irteera bakarra egingo dute: Elgoibar-Karakate-Aizpurutxo. Izena eman nahi duenak 943 31 70 17 telefonora deitu dezake, montanerosdelantiguo@euskalnet.net posta elektronikora idatzi edo elkartetik pasa (Bertsolari Xalbador, 14), astelehenetik ostegunera, 19:30etik 21:00etara.
Martxoan, apirilean eta maiatzean, bina irteera egingo dituzte: martxoaren 4an, Bakedano-Larregoiko-San Martin; martxoaren 18an, Gorostieta-Soratxipi-Urrotz; apirilaren 8an, Boveda-Valpuesta; apirilaren 22an, Madotz-Ata-Artxueta-Baraibar; maiatzaren 6an, Araotz-Degurixa-Elgea; eta maiatzaren 20an, Artesiaga-Okoro-Urkiaga.
Uda aurretik, ekainaren 10ean, Bilbo-Pagasarri-Ganekogorta-Laudio ibilbidea egingo dute. Udazkenarekin, aldiz, Gartxot bidea, irailaren 23an, Itzaltzun.
Urteko azken hiru hilabetetan ere bina mendi irteera egingo dituzte. Urriaren 7an, Kanpazar-Betsaide-Aramaio; urriaren 21ean, Lizarrusti-Puttarri-Arbizu; azaroaren 4an, Izpegi-Hauza-Erratzu; azaroaren 18an, Arbigano-Cantoblanco-Añana; abenduaren 2an, Legazpi-Arranoaitz-Oñati; eta, abenduaren 16an, Bera-Lesaka.