Maldatxo kalea egoera kaskarrean dagoela salatu dute
@CalleMaldatxo kontua sortu du Maldatxo kalearen egoeraren berri emateko: “Pixkanaka informazioa biltzen hasi nintzen eta ohartu nintzen bide pribatua izan arren, erabilera publikoko kalea dela. Edonork erabili dezake bide hau -adibidez, Osalanera igotzeko-, baina konponketak guk ordaindu behar ditugu. Txantxa bat dirudi, baina hala da”.
Duela hilabete batzuk udalak lan batzuk egin zituen Maldatxo bidean, horma bat botatzeko, eta Izquierdok dio bidea are gehiago hondatu zela. Kontatu du bizilagun batek konpondu zuela, baina berriz ere hondatu egin dela: “Maldatxo bidea arriskutsua da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat eta inork ez digu konponbiderik ematen”.
Urte askoan utzita egon dela dio, baina azken aldian Maldatxo kalearen egoera okerrera egin duela dio Iñigo Izquierdo bizilagunak: “Beti izan da bide zikin bat, harriz beteta eta zuloduna. Noizean behin, langile batzuk etortzen ziren eta galipotx pixka bat jartzen zuten arriskutsuak ziren guneetan”. Konponketa txiki horiekin nola edo hala ondo mantentzen zela azaldu du. Azkenaldian, ordea, ez dela konponketarik egin esan du: “Garbitzaileak ere ez dira igotzen, eta duela gutxi bizilagun talde bat elkartu ginen dena garbitzeko”. Arazo hau konpontzen saiatu da Izquierdo eta sare sozialetan