Asisko Urmeneta Intxaurrondoko komiki saioan izango da
Komiki-solasaldien euskarazko saioa egingo dute gaur, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Asisko Urmeneta marrazkilaria izango da gonbidatua eta Eusklabo alaiak liburua aurkeztuko du. Saioa 19:00etan izango da, eta Igor Leturia izango da gidaria. Aurrerapen moduan, hona hemen segidan bideoa.