Yoga eta elikadura osasuntsua batuko dituzte

kukuzu

Kukuzuko Amaia de la Peña eta Izaga Garcia. (Argazkia: Bigara)

Dietistak dira Amaia de la Peñak eta Izaga Garciak, eta Kukuzu enpresa daramate. Hainbat jarduera egiten dituzte, eta horien artean, larunbatean eskola berezi batean parte hartuko dute.  Ongizatea eta gozatzea bilatzen dutenentzat zuzendutako plana dela diote. Hain zuzen, Yogako eskola bat egongo da, urtarrilaren 13an, 10:30ean, Egiako Maria Dolores Agirre kaleko 14. zenbakian; eta, ondoren,  hamaiketakoa eskainiko du Kukuzuk,  “detox eta nutritiboa”. Bakarrik, bikotean edo lagunekin joateko deia zabaldu dute, eta izena emateko 35 euro ordaindu behar dira: hola@calmayogastudio.com.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend