Hiriaren ordezkariak, FITUR azokan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak erosketen turismoa bultzatzeko abian jarritako jarduerak aurkeztu ditu Madrilgo FITUR azokan. Ernesto Gasco Turismo zinegotzia, Manu Narvaez Donostia Turismoaren zuzendaria, Laura Chamorro Donostia Moda Klusterraren koordinatzailea eta Javier Aramendia gozogilea izan dira hiriaren ordezkariak.
Tokiko merkataritza berezia eta kalitatezkoa bultzatzearen alde Donostiak egin duen apustuaren berri eman dute. Modako Klusterra eta Made In Donostia gida eredu gisara erabili dituzte. Urtarrilaren 21era bitartean Donostiak bere lekua izango du FITUR azokako Basque Country postuan. “Ardatz nagusien inguruko informazioa eskainiko diete profesionalei zein publiko orokorrari: erosketen turismoa, city break-a, gastronomikoa, kiroletakoa, kulturala eta premium-erako turismoa”, azaldu du udalak.
‘Inglesitoa’
Aramendia gozogintza etxeak
Inglesitoa pasteltxoa aurkeztu du Madrilgo azokan. “Donostiako ondareari lotuta dagoen eta bisitariarentzat interesgarria izan daitekeen produktua da. Gainera, tokiko merkatarien inplikazioaren erakuslea da. Pasteltxoa hiriko historiari oso lotuta dago, eta egin dutena da, formatua eguneratu, turistikoki erakargarriagoa izan dadin”, esan du udalak.