Irudien doinu eta hitzak
Antiguako AEK euskaltegiak Erakusketa musikatua; musika irudikatua erakusketa antolatu du, auzoko jaiekin bat eginez. Bi artisten lanak uztartu dituzte, Andoni Tolosa Morau AEK-ko kide eta abeslariarenak, eta Mattin marrazkilariarenak. Morauk laster argitaratuko duen Egunsentiak alperrentzat diskoko abestientzat Mattinek egindako margolanak ikusgai egongo dira, urtarrilaren 26ra bitarte euskaltegia zabalik dagoen egunetan.