(Argazkia: Paloma Navares)
Kubo aretotik 16.000 ikusle baino gehiago pasa dira Paloma Navares artistaren
Argiztapenak 1977-2017 erakusketa ikustera. Otsailaren 4an bukatuko da aukera, eta antolatzaileek azken egunak aprobetxatzeko deialdia egin dute. Erakusketa asteartetik igandera bitarte bisitatu daiteke 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrera doakoa da eta bisitaldi gidatuak egiten dituzte larunbatetan.