Klima Aldaketaren Zentroa eraikiko dute Zubietan

Jose Ignazio Asensio Ingurumen diputatua eta Ernesto Gasko zinegotzia. (Argazkia: Gipuzkoa.eus)

Jose Ignazio Asensio Ingurumen diputatua eta Ernesto Gasko zinegotzia. (Argazkia: Gipuzkoa.eus)

Gipuzako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Klima Aldaketaren Zentroa Zubietan eraikitzeko hasierako hitzarmena sinatu dute. Azpiegitura Eskuzaitzetan kokatuko da eta 2019an amaituko dute.

Eraikuntza zero emisio eta zero kontsumokoa izango da eta, bertan, klimaren aldaketak aztertzeko behatoki bat, ekonomia zirkularra sustatzeko alor bat, eta Gipuzkoaren trantsizio energetikorako eta energia berriztagarrien garapenerako departamentu bat sortuko dira. Erraustegitik 300 metrotara eraikiko da azpiegitura eta Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea osatuko duten zepak heltzeko planta eta biometanizazioko planta jasoko ditu ere.

Eraikina 2019an bukatuko bada ere, Klima Aldaketaren Zentroa aurten jarriko dute martxan, iragarri ez duten behin-behineko kokapen batean. Gai honen inguruan gure lurraldean zein nazio eta nazioarte mailan erreferente izatea du helburu proiektuak, Aldundiaren arabera.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend