Bidebietako giza-katea, di-da batean!
Marea Horiak protesta egin zuen larunbatean, Bidebietako Institutuaren alde. Kamixeta eta apaingarri horiak jantzita, eskola horitik abiatu eta eskolaren beste eraikinera arte joan ziren kalejiran. Irutxuloko Hitza auzoan egon zen, eta irudi bilduma osatu zuen gertatutakoarekin. Bideo bat ere osatu dugu giza-katearekin, di-da batean ikus dezakezu! Horretaz gain, igandean kazerolada ere egin zuten.
Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dutela jakinarazi du Marea Horiak, baina ez dela nahikoa diote.
Erlazionatutako edukiaBidebietako institutuaren beharra aldarrikatu dute