Santa eskean aterako dira Añorgan
Baserriz baserri santa eskean ibiliko dira aurten ere Añorgan. Iganderako egin dute deia auzotarrek, 10:00etan, Amassorrain ikastolaren parean elkartzeko. Aspalditik dute ohitura Añorgan koplaka aritzeko Santa Ageda bezperan, eta ohiturari eusten jarraitzen dute. 25 Geltokiak, auzoko komunikabideak, bideo bat osatu zuen 2015eko santa eskearekin.