Egoi Alberdi askatu zuten unea.
Mozal legea aplikatu diote Mari Paz Casanovari, Egoi Alberdi preso ohiaren amari. Komunikatu gabeko elkarretaratze bat egitea leporatzen diote. Harrituta jaso du izuna Casanovak.
Noiz iritsi zitzaizun jakinarazpena?
Asteartean iritsi zitzaidan jakinarazpena Correosetik, ez nuen inolaz espero halako isunik jasotzerik.
Zergatik aplikatu dizute Mozal legea?
Abuztuan semearen bila joan ginen Navalcarneroko espetxera, egun horretan askatu behar zuten. Askatzen duten eguna esaten dizute, baina ordua ez. Hori dela eta, goizean goizetik joan ginen 07:30ak edo 08:00ak aldera. 10:00ak aldean polizia etorri zen eta elkarretaratzea nork antolatu zuen galdetu zigun. Zein elkarretaratze? gu semearen bila joan ginen. Esan nion kartzelatik atera behar zela semea eta haren bila joan ginela, ez zela elkarretaratze bat, eta identifikatzeko eskatu ziguten. Ni identifikatu ninduten baina esan zuten espetxeko zuzendariak nortzuk ginen jakiteko bakarrik behar zutela informazioa eta lasai egoteko.
Eta hor geratzen utzi zizueten?
Esan nion 19 pertsonara ere ez ginela iristen, eta beraz, ezin zela elkarretaratze bat izan. Ze uste zuten han egon nahi genuela? esan nien guk ere alde egin nahi genuela handik eta semea askatzeko, horrela joan egingo ginela.
Orain isuna iritsi zaizu.
Bai, Gipuzkoako Ogasunetik iritsi zait gutuna; komunikatu gabeko elkarretaratze bat egitea leporatzen didate. Lotsagarria da. Ez genuen elkarretaratzerik egin, semearen bila bakarrik joan ginen.