Groseko Okendo kultur etxea, itxita. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Su txiki bat dela eta Groseko kultur etxea itxi behar izan dute. Atzo goizean piztu zen sua, kultur etxea ireki baino lehen, armairu elektriko batean. Itxi egin dute kultur etxea, suaren ondorioz pilatutako kea dela-eta garbitu egin beharko dutelako. Ostiralean irekiko dute berriz. Ekitaldi aretoa eta erakusketa aretoa oraindik ez dituzte irekiko.
Ernest Lluch kultur etxean ere su txiki bat piztu zen –astearte arratsaldean– baina ez dute eraikina itxi behar izan.