aurreko urte bateko partidetako bat. (Argazkia: Antiguako Pilota Txapelketa)
Antiguako pilota txapelketak 70. ekitaldia izango du aurtengoa, eta Antiguako Pilotazaleok elkarteak ekin dio 2018ko txapelketa antolatzeari. Antolatzaileek diote “koaderno xaharrari” begiratua bota diotela, urtez urte Antiguan zenbat pilotari ibili diren ikusteko eta zenbaki zehatzak eman ezin badituzte ere, ziur daude 4.200 pilotari baino gehiago aritu direla 70 urteotan.
Uztaila eta abuztuan jokatzen dute urtero txapelketa, eskuz binaka, senior eta promesa mailetan. Iaz, lehen aldiz, emakumeek ere parte hartu zuten.