Lan ederra egin dute Donostiako traineruek Oriaren jaitsieran
Errekor guztiak hautsi zituen Oriaren XXIV. Traineru Jaitsierak. Izan ere, 94 ontzik hartu zuten parte neguko estropadarik ezagunenean, eta horietatik bost izan ziren Donostiakoak: Donostiarrako emakumeak eta Arraun Lagunakeko emakumeak, eta Donostiarrako gizonezkoen hiru ontzi. Guztiek ere oso lan polita egin zuten, eta lehen postuetan sartzea lortu zuten Arraun Lagunakek eta Donostiarraren A ontziak. Neguko testik ezagunena da Oriokoa, eta etxera pozik itzultzeko moduan geratu ziren donostiarrak, zalantzarik gabe.
Emakumeetan, San Juan irabazletik 25 segundora geratu zen Lugañene, hirugarren postuan. Donostiarra zortzigarrena izan zen, minutu bat eta hiru segundora.
Gizonetan, Hondarribia izan zen irabazlea, eta bosgarren lekuan geratu zen Donostiarraren A trainerua, 25 segundora. B eta C ontziak, hurrenez hurren, hamaseigarren eta hogeitalaugarren izan ziren.
Oriaren Traineru Jaitsiera 2018 (sailkapen osoa)