‘Estiu 1993’ filma proiektatuko dute Tabakaleran
1993ko udan, bere gurasoak hil ondoren, Frida, sei urtekoa, Bartzelonatik Kataluniako landa-eremura lekualdatzen da bere izeba-osabekin bizitzeko. Horrela abiatzen da Estiu 1993 film saritua. Igandean, Tabakalerako 1. zinema aretoan eskainiko dute 19:30ean, 3,5 euroren truke. Carla Simon zuzendaria bertan izango da, eta proiekzioaren ondoren solasaldia egingo dute.