Juan Luis Goenagak egin du Musika Hamabostaldiaren kartela
Musika Hamabostaldiaren kartela. Musika Hamabostaldirako sortu duen kartelean lur eta harri koloreak nagusitzen dira, kolore ilunak, nahiz eta erdialdean, goi partean, hori koloreko eztanda moduko bat ere nabarmentzen den: “pintatzeko garaian eskura izan ditzakedan era guztietako tresnak erabiltzen ditut, ikatz-zatiak, makilak, sokak… Eskuak eta oinak ere asko erabiltzen ditut; niretzat ohiko lan-tresnak dira”, adierazi du Juan Luis Goenagak.
Goenaga Donostian jaio zen, baina gazte-gaztetandik nahiago izan zuen Alkizan bizi, XVI. mendeko baserri zahar batean, eta oraindik ere hantxe bizi da eta lan egiten du. Ikasketak bukatu ondoren, eta bere kabuz, marrazkiak eta pinturak egiten hasi zen. 70eko hamarkadan Europan ibili zen bidaian, eta joera artistiko garaikideak ezagutu zituen. Gipuzkoara itzuli zenean, pertsona barnekoia eta ikasketazalea izaki, bere Alkizako baserrian geratu zen, eta geroztik euskal naturaren eta nekazaritza-munduaren ondare artistikoa lantzen aritu da artista, bere alderdi abstraktu eta primigenioenetan: airea, sua, tantak, belarra, lurra, adarrak, sustraiak… Hala, Goenagaren lehen sailen izenak honakoak dira: Itzalak, Belarrak, Hari matazak, Sustraiak eta Sorgin kontuak.
Abuztuaren 2an hasi eta irailaren 1ean bukatuko da musika klasikoari eskainitako jaialdia.
Margolari donostiarrarena da 79.