Ilustrazioen bilduma
Idoia Beratarbide oiartzuarraren lanez osaturiko erakusketa ikus daiteke Aieteko kultur etxean, Ilustratzaileen Txokoa programaren barruan. Arte Ederretan lizentziatu Beratarbidek hainbat alorretan egin du lan, beti ere kulturaren eta sormenaren esparruan. Arteari dagokionez, marrazkiak, pintura eta eskultura egin izan ditu. Gainera, Euskal Haur Literaturako hamar liburutik gora ilustratu ditu. Esaterako, Uxue Alberdiren Lur beldur eta Pello Añorgaren Igel marroitxo.