Euskaraldiaren aurkezpenak egiten ari dira auzoz auzo

Euskaraldiaren aurkezpenak egiten ari dira auzoz auzo. Auzo batzuetan egin dituzte dagoeneako, beste batzuetan apiriliean zehar egingo dituzte. Apirilaren 18an, 19:00etan, Amara Berrin (Ikasbide elkartean) egingo dute; apirilaren 19an, 18:30etan, Aieten (kultur etxean); eta, apirilaren 25ean, 19:00etan, Parte Zaharrean (Kresala elkartean).

Hain zuzen, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, 11 egun euskaraz lelopean, Euskal Herri osoan. Dinamikaren helburua da herritar euskaltzaleak aktibatzea, hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horrela, euskararen erabilera gehiago bultzatu nahi dute, euskaraz hitz egiten dakitenen edota euskara ulertzeko gaitasuna dutenen bitartez.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend