Nerabe taldeak maiatzaren 4an aterako du 'Toki On' lehen diskoa
Egiako Dabadaba aretoan aurkeztuko dute Nerabe donostiarrek Toki On lehen diskoa, maiatzaren 4an. Eraul musikariarekin batera ariko dira. Pasa den urtean, diskoaren izen bereko abestia aurkeztu zuten, eta duela gutxi bigarren kantu bat ere aurreratu zuten. Osorik, ordea, aipaturiko egunetik aurrera entzun ahal izango da. Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke aretoaren webgunean.
Bost musikarik osatzen dute taldea: Sara Zozaya (ahotsa eta teklatuak), Ruben Ramos (gitarra eta teklatuak), Borja Iriarte (bateria), Xabier Arratibel (gitarra eta teklatuak) eta Iñigo Ozaeta (baxua).