Euren sailkapenetan gora egiten saiatuko dira etxetik kanpo Reala eta Donostiako Atletiko
Belar gaineko hockeyan, aurtengoa ez da Reala eta Donostiako Atletikoren denboraldirik hoberena izaten ari. Hamar jardunaldiren ostean, neskek aurreko astean lortu zuten behingoz garaipena, eta igandean RC Poloren aurkako neurketan hiru puntuak berriro etxera ekartzen saiatuko dira. Mutilek, aldiz, sailkapeneko azken postuan diraute oraindik, momentuz garaipen bakarra lortu dutelarik, baina Terrasaren aurkako norgehiagoka irabazteak postu bat edo bi igotzea suposatu diezaieke. Futbolean, aldiz, Realeko neskek behingoz koparako postuetan sartzeko saiakera egingo dute Albaceteren kontra, mutilak Malagaren aurka emaitza onen boladari jarraipena ematen saiatuko direlarik. Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek neurketa zaila izango du, Bartzelonaren aurka jokatu beharko baitu igandean.
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, 15. jardunaldia
- RC Polo – Reala (igandea, 12:30).
- Terrasa – Donostiako Atletiko (igandea, 12:30).
- Reala – Albacete (igandea, 12:00).
- Malaga – Reala (igandea, 16:15).
- Bartzelona – Gipuzkoa Basket (igandea, 12:30).