Mina ulertzeko liburua
Anaiak Gorka izena duenez, familian beti berezia izan da Sant Jordi. Betidanik gurasoek liburuak oparitu dizkigute. Egun gurasoen falta dugun honetan, guri dagokigu maite ditugun pertsonei liburu batekin opari egitea. Egun berezi hau baliatu nahi dut, nire esku artera iritsi den liburu baten gainean hitz egiteko: Mina azaltzen. Mila esker liburu interesgarri hau oparitu didan pertsona bereziari.
Liburua oso egokia iruditzen zait bai osasun arloko profesionalentzat bai minarekin bizitzera kondenatuta dauden pertsonentzat. Niri mina ulertzeak onura asko ekarri dizkit bi ikuspegi hauetan.
Hau da liburuaren kontrazalean datorrena literalki euskarara itzulita:
“Demagun zure burmuinean orkestra bat. Hainbat doinu harmoniatsu jotzen dituen memento berean, mina agertzen da eta orkestraren zenbait atal minaren doinu soil bihurtzen dira.
Min oro benetakoa da. Eta jende askorentzat eguneroko bizitzaren parte desgaitua da.
Gaur egun jakina da min ematen diguten gauzei buruz zenbat eta gehiago jakin, orduan eta errazago jakingo dugula gure minak nola gainditu. Neurofisiologia, burmuineko neuroimajina, inmunologia, psikologia eta biologiazelularrean berriki izandako aurrerapenek mina miatzeko azalpenezko alorra sortu dute. Lagunarteko hizkuntza batean, marrazki originalek lagunduta, ‘Mina Azaltzen’-ek minaren erantzunak burmuinak sortzen dituela erakusten digu; hala nola, sistema autonomikoen lesioetarako erantzunak, gorputzaren motore eta inmunea minaren laguntzaileak direnak, eta zergatik jarrai dezakeen minak, nahiz eta ehunek denbora nahikoa izan duten osatzeko.
‘Mina azaltzen’-ek klinikoei eta minduta dagoen jendeari minari aurre egiteko ahalmena erakutsi nahi dio eta era berean, mina dagoenean zer gertatzen ari den jakiteko eredu berriak kontuan hartzea. Behin prozesu guztiak ezagututa, sendatzerako bide zientifikoa jarrai liteke.
Lorimer Moseley Doktorea Neurozientzia Klinikoan Katedraduna da eta Fisioterapia Katedra Inaugurala lortu du Adelaidan dagoen University of South Australian, non ikerkuntza taldeak zuzentzen dituen Body in Mind-en eta Sydneyko Neuroscience Research Australian.
David Butler Doktorea nazioarteko freelance irakaslea da, Adelaidan (Australia) egoitza duen Neuro Orthopaedic Institute-aren sortzailea eta zuzendaria. Bi autoreek argitaratzen eta kongresu anitzetan parte hartzen jarraitzen dute”.
Mina pairatzen duzuenei liburu honetara gerturatzea aholkatuko nizueke, gauzak ulertuta errazago izango baitzaigu hauek aldatzea.
Ea gustuko duzuen.