Aitor ikastolako ikasleek lipdub bat egin zuten abenduan.(Argazkia: Lide Ferreira)
Egiako
Aitor ikastolak 50 urte bete ditu 2017-2018 ikasturtean. Hori dela eta, ikasturtean barrena hainbat jarduera antolatu dituzte, eta abestiaren aurkezpenaren txanda izango da gaur arratsaldean, 16:15ean. Unai Pelayo
Pelax ikasle ohia arduratu da abestia sortzeaz, ikastolako kide ohi gehiagorekin batera. Ikastolaren Konkorreneako eraikinean elkartuko dira sortzaileak, ikastolako kideekin batera. Horrela, abestia abesten duten bitartean, ikasleek espreski prestatutako koreografia dantzatuko dute jolastokian.
Ospakizunekin jarraituz, hilabete bukaeran, maiatzaren 28an, dokumentala aurkeztuko dute, Koldo Mitxelena Kulturunean. Bi saio egingo dituzte, 18:00etan lehenengoa, eta 19:30ean bigarrena. Dokumentalean parte hartu dute ikastolaren sortzaileak izandakoek, irakasle oheki, ikasle ohiek, auzoko eragileek eta lagun gehiagok.
Ikasturteari bukaera emateko, urtero bezala ikastolaren festa egingo dute, ekainaren 2an. Aurtengo festa, ordea, berezia izango da. Jaia egingo dute ikastolaren Ametzagainako eraikinaren bueltan, egun osoko egitaraua prestatuko dute eta ikastolako lehengo eta oraingo kide askoren partaidetza espero dute.
Ikastolaren festaren egunean, bazkaria egingo dute, eta maiatzaren 20a arte egongo da bazkarirako txartelak erosteko aukera.