(Argazkia: Batix Ezeiza)
Bada topikoa, euskaldunok atzerrira goazenean elkar erraz ezagutu ohi dugula dioena. Janzkera, orrazkera, bidaia mota, ohiturak… bada zerbait, euskaraz hizketan entzun aurretik, pareko hori euskalduna dela esaten diguna. Nepalera bidaian, Pokharan egun batzuk igaro eta Donosti izeneko hotela topatzerakoan, kanpoaldean ikurrina handi bat duena, musika ozen jarrita, parean euskaraz idatzitako kamisetak dituen talde bat ikusten baduzu, euskaldunak izango dira, ziur aski. Villabonakoak, zehazki.