Bidaia baten lekukotza
Carmen Mendieta artista donostiarraren Birmania gogoan erakusketa ikusgai dago Loiolako kultur etxean. Mendietak Birmaniara egindako bidaia du oinarri bildumak. Bertan artistaren koadroak ikus daitezke, eta bakoitzaren alboan azalpenak irakurri daitezke. Bidaiaren kronika modukoa osatu du, artearekin uztartuta. Maiatzaren 31 arte bisitatu daiteke erakusketa, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era.