Omenaldi beroa jaso dute Xabi Prietok eta Carlos Martinezek
Realak 3 eta 2 irabazi dio Leganesi Anoetan, denboraldiko azken aurreko partidan. Xabi Prieto kapitainak eta Carlos Martinezek azken minutuak jokatu dituzte Realarekin. Prietok, 10 zenbakiak, kirol ibilbideari bukaera eman dio, eta Txarlyk, 2 zenbakiak, Reala utziko du sasoi bukaeran. Omenaldi beroa eskaini diete, neurketa bukatzerakoan.
Zelaiaren erdigunerako bidea egin dute biek jokalari, jokalari ohi, Realeko legenda eta teknikarien artetik. Klubaren intsignia jaso dute bakoitzak Jokin Aperribai presidentearen eskutik. Jarraian esker oneko hitzak eskaini dizkiete kirol ibilbideko bidelagunei, familiei eta talde txuri urdinaren jarraitzaileei.
Omenaldiaren irudi galeria ikus daiteke Realaren webgunean.