7.200 euroko isuna jarri diete Askekintzako kideei, San Tomas eguneko protestagatik

san-tomas-askekintza

Askekintzako kideak Konstituzio plazan, txerria sartu ohi duten kaiolaren barruan. (Argazkia: Askekintza)

Askekintzak jakinarazi du Mozal Legea aplikatuz 7.200 euroko isuna jarri diela udaltzaingoak, Santo Tomas egunean egin zuten protestagatik. Iazko San Tomas egunean Askekintzako 12 kide Ursula txerria sartu behar zuten kaiola blokeatzen aritu ziren desobedientzia erabiliz, udaltzaingoak arrastaka atera behar izan zituzten.

Horrekin, egun horretan txerriekin egiten den “sarraskia” eta orokorrean espezismoa salatu nahi zuten:” “Txerriek, gainontzeko animaliok bezala, nerbio sistema zentrala eta sentitzeko ahalmena dute. Ondorioz, errespetua merezi duten norbanakoak dira. Injustua da, norbanako bat bere borondatearen kontra gizendu, objektu bat balitz bezala erakutsi, eta azkenik, txerri gehiago izateko hil arte esplotatzea. Honetaz gain, Ursula bezalako beste 700 txerri inguru erailko dira egun honetan bakarrik Donostiarako”.

Bihar emango dute informazioa gehiago Eleak Libre eta Askekintzak elkarrekin egingo duten prentsaurrekoan.

2017ko San Tomas eguneko protestaren bideoa:

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend