Antxon Alfaro aurkeztuko du Altzako Historia Mintegiak barrutiko ordezkari gisa
Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko, larunbatean. “Altzako udalerria neurri batean bere baitan hartzen du”, diote Altzako Historia Mintegiko kideek, eta batzarrean parte hartzeko hautagaitza aurkeztuko dute, Antxon Alfaro Sagasti hautagaiarekin (lehen ordezkoa Maribel Manzano Herce izango da, eta bigarrena, Iñigo Landa Ijurko). Barrutiaren batzarra hamabost ordezkarik osatuko dute; horietako zazpi udal talde politikoenak izango dira, eta gainontzeko zortziak elkarteen ordezkariak, bi multzotan banaturik (lau, auzo elkarteenak; eta beste lau, arloko entitateenak: emakume, kultura, kirola…). Historia mintegia azken multzo horretan sartuko litzateke.
Donostiako udalbatzak 2011n erabaki zuen Altzan barruti bat sortzearen inguruan batzorde bat eratzea. Bere aldetik, Altzako Historia Mintegiak urte asko daramatza lanean barrutiaren kontuarekin, beste elkarte batzuekin batera. Horrela, 2014an adierazpen publiko bat aurkeztu zuen mintegiak, eta babesa jaso zuen barrutiaren auzo guztietako 19 elkarteren aldetik: “Adierazpen horrek indarrean jarraitzen du, eta AHMk Barrutiaren Batzarrera eramango duen iritziaren oinarria izango da”. Elkarteei deia egin die mintegiak hauteskundeetara aurkeztuko diren elkarteen hautagaitzei botoa emateko, baita haien lana kontrolatuko duen elkarteen batzarrean parte har hartzeko.
Lehen hauteskundeak egingo dituzte