San Telmo Museoaren elizan dantza eta musika emanaldiak egingo dituzte. (Argazkia: Oskar Moreno)
Donostiako museoek elkarren arteko konexioak bilatu eta indartuko dituzte gaur ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunaren harira.
Museo hiperkonektatuta. Ikuspuntu berriak, ikuslego berriak leloa hautatu du aurten ICOM erakundeak, eta horrekin bat egingo dute hiriko museo gehienek.
Ateak doan irekitzearekin batera, igandera bitarte askotariko eskaintza prestatu dute hainbatek. S
an Telmo Museoak, esaterako, dantza eta kantu emanaldiak eskainiko ditu bihar. Donostiako Udaleko Musika eta Dantza eskolako ikasleek museoko elizan dantza klasiko eta garaikidearen piezak eskainiko dituzte, 11:30etik aurrera. Elizan ere, kantu errezitaldia egongo da Maria Martin, Marian Hermosilla, David de Oliveira eta Jon Imanol Etxaberekin (19:30). Gero, aldi baterako erakusketa doan ikusteko aukera eskainiko dute (20:00-22:00).
Aquarium Donostiak, berriz,
Sarean Itsasoa hitzaldia emango du bihar, areto nagusian (10:00). Ondoren bisita egingo dute SARE kontzeptua naturan zein garrantzitsua den erakusteko.
Eureka! Zientzia Museoa doan bisitatu ahal izango da igandean. Aldi berean, planetarioko saioa edo ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango dituzte hurbiltzen direnek. Bestalde, museoaren kanpoaldean eskalan egindako trenen zirkuitu bat jarriko dute 11:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen Elkartearen laguntzari esker.