Ibilaldi gidatua egingo dute Bidebietan

bidebieta bisita gidatua

Kontadoresen hasi zuten bisita aurreko batean ere. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Txingurri hor dago izeneko ibilaldi gidatua egingo dute Bidebietan, larunbatean. Bisitatuko dituzte Bidebieta, Herrera, Larratxo eta Altzako hainbat eremu, eta parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du, 943 453 526 telefono zenbakira deituta edo cristinaenea@donostia.eus posta elektronikora idatzita.

Kontadores Gazte Zentrotik abiatuko dira partaideak, 10:00etan, eta Txingurri errekaren ibilbidearen arrastoa jarraituko dute. Aztertuko dute errekaren ubideratze prozesua, Herreratik Larratxo bitartera egindako urbanizazioaren eraginez. Azalpenak osatuko dituzte bizilagun batzuen bizipenekin, ibilaldian zehar egingo dituzten geldiuneetan.

Irteera antolatu dute elkarlanean Kontadoresek, Altzako Historia Mintegiak eta Cristina Enea Fundazioak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend