Igor Makazaga: 'Estropada latza'
Igor Makazaga, Donostiarrako gizonen entrenatzailea.
Estropada latza, estua, gogorra bizi izan genun Bilbon, berriro ere. Aurreikusita genuen bezalaxe eta eremua hain exijentea izanik, ez zen ezustekoa izan. Gure lehenengo kezka, korrontearen indarra zen, lehenengoak ginen abiatzen, marea erdia genuen eta korrontea kontra. Aurkariek guk hartu beharreko norabidearekiko erabakia zaindu, aztertu eta baliatu zezaketela ere bagenekien. Ez genuen zalantzarik izan, hainbeste urtetan, hainbeste arraunlari, zuzendaritza kide, eta entrenatzailek egindako esfortzuaren ondoren, maila nagusiaren estreinaldian, ausart jokatu behar genuen, ahal ziren metro gutxien eginez, eta ahal zen arraunketa sendoena gure buruari ezarriz; hainbeste jenderi zor genion ausardia erakustea erabaki genuen. Iruditzen zait hartutako norabidearekiko erabaki hori, aurtengo gure lelo edo identitate ikur izan behar dela, alegia, apaltasun osoz, lanean serio jardunez eta aurkariei diegun errespetu osoa azpimarratuz, ausart jokatu behar dugula. Estropadaren emaitzaren inguruan bi izen goraipatu behar ditut. Urbaibai eta Hondarribia, Hondarribia eta Urdaibai, berdintasuna bai, 7 ontzi 11 segundotan bai, baina berriz ere, eta dagoeneko hiruzpalu urte badira, bien arteko lehia ikusgarria izan zen. Bukatzeko, irupidena edozein kasutan, nahiz ligari begirako lehian, nahiz jaitsierako lehian, uretaratu ziren arraunalari eta patroien araberakoa baino, gakoa egon daiteke behar bezala kudeatzean errio bazterretik estropada ikustea egokitu zitzaien hainbeste taldeetako ordezko arraunlarien mailak, eta taldeak, bere osotasunean.