Hondartzak garbi mantentzeko eskatu du Cristina Enea Fundazioak
Hondartzak garbi mantentzeko, kontzientziak astindu nahi ditu Cristina Enea Fundazioak. Hain zuzen, joan den ekainaren 1ean eman zioten ofizialki hasiera hondartza denboraldiari hirian: “Datozen hiru hilebeteetan jende andanak bisitatuko ditu Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzak, horrek suposatzen duen inpaktuarekin hango hareatzarentzat eta ekosistemarentzat”, dio fundazioak. Horrela, bakoitzak bere hondakinak jasotzeko eskatu dute, eta dutxetako ura beharrezkoa denean soilik erabiltzea, besteak beste.
Bideo labur batean jaso dituzte aholku batzuk, “hondartzak bizirik edukitzeko”: