'Ekologistak Martxan' taldeak 'Bandera Beltza' eman dio Donostiako Topoaren igarobideari
honako estekan ikusi daiteke; Donostiako Topoaren igarobidearen inguruko informazioa 35 eta 36. orrialdeetan aurki daiteke. Txostenak honakoa dio proiektuaren inguruan: “egitasmo hau sustatzen duen administrazioak, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Donostiako Udalak, azken berrien arabera 200 milioi euro gastatu beharko ditu, Donostiako hiriaren erdialdetik eta Kontxako hondartzaren azpitik igaroko litzatekeen obra hori egiteko. Ez dira gai izan obra hori garraioaren eta mugikortasunaren hobekuntzaren ikuspegitik justifikatuko lukeen inolako azterketarik eskaintzeko, eta egitasmoaren aurka diharduen bizilagunen mugimenduak obra hori gaur egun Donostian dagoen garraio publikoarentzat behar gabekoa dela erakusten duten azterketak argitaratu ditu, ordea. Ezbairik gabe, Donostia jasaten ari den gentrifikizazio-prozesuan kokatzen da egitasmo hori, turistentzat eta bisitarientzat pentsatutako proiektu bat da, eta ez hiriko biztanleentzat. Jakina, herritarren parte-hartzeari ez diote inongo biderik ireki, nahiz eta proiektuaren aurka diharduen bizilagunen mugimendu indartsu bat baden eta diru publiko asko xahutu asmo duten herritarrekin eztabaidatu nahi ez den eta inoiz frogatu ez duten ustezko mugikortasun premia bati erantzuteko”.
Horrez gain, Satorralaiak maiatzaren 30ean udaletxean aurkeztu zuen idazkiaren aurrean erantzunik eman ez izana ere leporatu diote Donostiako alkateari, eta astearteko elkarretaratzean, argibideak eskatuko dizkiote. Idazkian, bizilagunen kezka nagusiak bildu zituen herri-plataformak eta salatu dute Transparentziari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak agintzen duen eginbeharra ez duela bete. Lege horren arabera, herritarrek hilabeteko epean idazkiaren inguruko erantzuna jasotzeko eskubidea dute.
Espainiako Ecologistas en Accion erakundeak plazaratu berri duen Banderas Negras 2018 txostenaren arabera, Bandera Beltza eman dio Donostiako Topoaren igarobidearen proiektuari. Horren harira, Satorralaia herri-ekimenak Eneko Goia alkateari argibideak eskatzeko “enkartelada” deitu du astearterako, uztailaren 10erako, alegia. Protesta udaletxearen atarian (Ijentea kalea) izango da, 11:00etan, Eneko Goia: herritarrei entzun! lelopean, eta Satorralaiak adierazi duenez, Donostiako alkateari bandera beltz bat emango diote.
Banderas Negras 2018 txostenak Espainiako kostaldeari eragiten dioten “astakeria handienak” jasotzen ditu, eta Topoaren igarobidea ingurumen-kudeaketa txarraren kasu gatazkatsuenen artean jasotzen du. Txostena