Bilera irekia egingo dute Aste Nagusiko manifestazio feminista prestatzeko

Laugarren aldiz egingo dute Donostian gaueko manifestazio feminista, Aste Nagusiaren hasieran eraso sexisten aurkako eta autodefentsa feministaren aldeko aldarria zabaltzeko. Kalea eta gaua “emakumeenak* ere badirela” aldarrikatzeko helburuarekin eta “beldurra lekuz aldatzeko” egingo dute protesta.

Manifestazioa prestatzeko bilera irekia egingo dute datorren asteartean, uztailaren 17an, Emakumeen Etxean. 18:30ean jarri dute hitzordua. Donostiako “kide, lagun, maitale eta ahizpa” guztiei bilerara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek, “indarrak josi eta jai eredu heteropatriarkalari sua emateko”.

Hona hemen iazko manifestaziorako antolatzaileek egin zuten bideoa:

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend