Portu ondoko hotel berriaren irekieraren aurkako elkarretaratzea egingo dute

Lasala plaza. (Argazkia: Xabier Etxabe)

Lasala plazan inauguratu duten hotelaren erakina. (Argazkia: Xabier Etxabe)

Aurreko astean Parte Zaharreko Lasala plazan inauguratutako hotelaren irekiera dela eta, elkarretaratzea egingo dute gaur Santa Maria elizaren parean, Kaiko Karmengo jaietako txupinazoaren aurretik. Lau izar eta 52 logela dituen hotel honek auzoa kontsumo produktu bilakatuko duela salatu dute Hotel + ez taldeko kideek. Hain zuzen, hiriaren turistifikazio prozesuaren kontra sorturiko herritar kolektiboa izango da protesta ondoren Kaiko jaiei hasiera emango dien txupina botatzeaz arduratuko dena.

Kontzentrazioa 19:00etan izango da, eta txupinazoa, berriz, 20:00etan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend