Altsasuko gurasoek piraten txupinazioa ez botatzeko eskatu dio Covitek alkateari
Covite elkarteak Donostiako alkateari eskatu dio debekatzeko Altsasu gurasoek Aste Nagusi piratako txupina botatzea. Terrorismoaren biktimen elkartea da Covite, eta bere webgunearen bidez jakinarazi du albistea. Gainera, txupinazoa gaur piratek iragarri moduan egingo balitz, hura salatzeko beharrezkoak diren legezko bide guztiak hartuko dituztela dio webguneko oharrak.
Covite elkartearen ustez, “oso larria da” erakunde publikoek babestea Espainiako Auzitegiak zigortutako pertsona batzuk, izan ere, gertakarien larritasuna agerian geratu da Coviteren ustez.
Covitek kritikatu ditu Donostiako Udala eta “Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako erakunde publiko gehienak”, euren esanetan ezker abertzalearekin lerrokatzen direlako.
Jesus Loza Espainiako Gobernuko delegatuari ere egin diote eskaria, zerbait esan dezan Altsasuko “benetako biktimek” jaso beharreko “umiliazioarengatik”.