Ostegunera arte eman daiteke izena Aste Nagusiko hondartza boleibol txapelketarako
Aurten ere hondartza boleibol txapelketa antolatu du Bera Bera elkarteak, Aste Nagusirako. Abuztuaren 11n eta 12an izango dira lehiak.
Lehen egunean, haurren eta helduen txapelketa bana jokatuko dituzte, guztiak ere lauko taldeetan. Haurretan, 2004tik aurrera jaiotakoek izango dute parte hartzeko aukera, eta ez dute ordaindu beharko. Helduek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Igandean, berriz, bikoteka ariko dira; batetik emakumeak, eta, bestetik, gizonak. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Osteguneko 9:00ak arte eman daiteke izena txapelketan parte hartzeko, posta elektroniko honetara idatzita: voleyplaya@berabera.eus.