Alderdi Ederreko kanoikada. (Argazkia: Beñat Parra)
Urtero bezala, gaur arratsaldean Alderdi Ederreko lorategietako kanoikadarekin hasi da Aste Nagusia. Hemendik aurrera, jai giroan murgilduko dira donostiarrak astebetez, egunez zein gauez programatutako jardueretaz gozatuz.
Donostiar ugari bildu dira Alderdi Ederren kanoikada tradizionala ikusteko irrikaz, eta hasieratik sumatzen zen jai giroa. Gainera, berezia izan da aurtengoa, Luis Mokoroa Gastronomikako presidente eta artillari nagusiaren azkena izan baita. Aurtengoa, Mokoroaren 26. kanoikada izan da eta, propio erabakita, lekukoa eman dio Elias Arruabarrenari, Tanbor Nagusiarekin egin zuen bezala. Hurrengo urtetik aurrera, beraz, Arruabarrena izango da kanoikada botako duena, Luis Mokoroaren alaba Onintza Mokoroaren ondoan.
Alderdi Ederren bildu diren donostiar guztietaz gain, bertan izan dira, baita ere, Itzurun konpartsako erraldoiak eta Gastronomikako kideak, Sonakay taldeak abestu duen Artillero entzuten. Hau hasiera baino ez da izan, aurretik gozamenez beteriko astebete gelditzen baita.
Hona kanoikadaren eta Artilleroren bideoak:
Hona kanoikadako hainbat irudi:
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea