[Galeria] XLI. Txistulari Alardeak Konstituzio plaza bete du beste urtebetez

Aste Nagusiari hasiera eman zion kanoikadaren osteko Txistularien Alardeak Konstituzio plaza bete zuen atzo, beste urtebetez. 41. aldiz igo ziren Euskal Herriko Txistulari Elkarteko kideak oholtza gainera, Peter Ansorena donostiarraren zuzendaritzapean. Saio berezia izan zen, musikariekin batera hainbat artistek euren aletxoa jarri baitzuten emanaldian zehar. Kupela taldeko Anjel Larrañaga eta Xabier ‘Zabale‘ izan ziren festara batu ziren lehenak, txistulariekin batera Bizi zaitez bizi eta Donosti abestiak jotzeko.

Oñatiko Corpuseko dantzariek oholtza gainean dantzatu zuten ere, Haizea Muñoz eta Eneko San Sebastian bakarlarien emanaldien aurretik. Anje Duhalde kantautorea bertan egon zen ere gonbidatu gisa, bere kantu eta gitarra doinuekin plazako ikusleak gozarazteko.

Bertan egon zen IRUTXULOKO HITZA, emanaldiak utzitako zenbait irudi argazkietan jasotzeko.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend