Gazte eguna egin dute Eskifaia kofradiakoek
Gaur, abuztuaren 17an, gazte eguna ospatu dute Eskifaia gazte kofradiako kideek. Hiritarron Harrera Sareko lagunekin batera antolatutako bazkaria egin dute, eta ostean, Apalatxe taldearen kontzertuaz gozatu dute. Eskifaiak antolatutako eguna izan bada ere, beste kofradia batzuetako kideek ere parte hartu dute, esaterako, Kantauri kofradiakoek ‘Bingo al deu?’ bingo-jolasa egin dute bazkalostean. Ondoren, aulki jokoan parte hartu dute bazkarian egon direnek eta eguna amaitzeko, kalejira egin dute Parte Zaharreko kaleetatik zehar, Dj ibiltari batekin.