(Argazkia: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua)
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute gaur goizean Kontxako hondartzan.
Errausketarik ez, osasuna bai, alternatiba badago! leloa letren bidez ikusarazi dute uretatik gertu. Giza katearen aurretik pankarta jartzen ari ziren batzuk identifikatu dituztela salatu dute.
Aldarrikapenari dagokionez, erraustegia ez dela beharrezkoa azpimarratu dute, osasunerako kaltegarria izan daitekeela, Gipuzkoan aldaketa klimatikoa eragiten duen gasen igorle nagusia dela, eta eraikuntza zein funtzionamendua oso garestiak direla.